Ficobak soldadurari eta bateratze-teknologiei buruzko UNIRE azoka aurkeztu du

Ficobak soldadurari eta bateratze-teknologiei buruzko UNIRE azoka aurkeztu du

  • Azokarekin batera, Soldadura Tekniken eta Bateratze Teknologien Jardunaldien XXIII. edizioa egingo da, CESOLek antolatuta
  • UNIRE Ficoban egingo da 2022ko urriaren 19an eta 20an

(2021eko ekainak 16). «Bateratzeko indarraren topagunea» lelopean, UNIRE azoka profesional berria antolatuko da 2022ko urriaren 19an eta 20an. Ficoba fundazioak sustatu du, eta gai horiei buruzko Espainiako lehen azoka izango da.

UNIREren xedea industriaren erronka bati erantzuna ematea da, balio-kate guztian efizientzia eta produktibitatea hobetzearen erronkari, hain zuzen. UNIRE azokak soldadura eta lotura teknologietan jartzen du arreta. Prozesu horiek balio erantsiko kate askoren funtsezko osagaiak dira, eta, batzuetan, fabrikazio-kostuen % 50 ere izan daitezke.

Soldadura eta lotura-teknologiak industria-produktuen portzentai handi batean daude, eta horien kalitatearen araberakoa da azken produktuaren fidagarritasuna.

Zeharkako sektorea da, eta ia prozesu industrial guztietan aplikatzen da: automobilgintzan, burdinbideetan, ontzioletan eta hegazkingintzan, energia-ekoizpenean edo metalen eraldaketan, besteak beste.

Ekitaldi bat, hiru hitzordu

UNIRE azoka profesional espezializatu bat da, eta soldadura eta material bat baino gehiago bateratzeko beste teknologia batzuk (desmuntagarriak eta ez-desmuntagarriak) ditu gaitzat. Azokaren helburuak dira materialak bateratzeko konponbideak eskaintzen eta eskatzen dituzten enpresen ekosistema elkartzea, negozioa sustatzea, ezagutzak trukatzea eta etorkizuneko profesionalen talentua bultzatzea.

Para ello, UNIRE reunirá tres eventos en una única cita: la feria propiamente dicha, las XXIII Jornadas Técnicas de Soldadura y Tecnologías de Unión de CESOL, Asociación Española de Soldadura y Tecnologías de Unión, y la 1ª competición de soldadura UNIRE, coordinada por CESOL, en la que participarán estudiantes de soldadura y jóvenes profesionales.

Erakusmahaiak eta bisitariak

2022ko 19an eta 20an, UNIRE azoka dela eta, Ficoban elkartuko dira soldadura eta materialen bateratze-lanetako ekipamendua edo zerbitzuak eskaintzen dituzten ekoizle, banatzaile eta hornitzaile ugari, zenbait sektoretakoak, hala nola: soldatzeko eta mozteko ekipamenduak eta produktuak; kontsumigarriak; gas industrialak, betegarriak eta metal eranskinak; itsasgarriak; segurtasun- eta babes-ekipamendua; industriari laguntzeko zerbitzuak: mozketa, soldadura, eraldaketa, konformatzea, konponketa eta konponbide automatizatuak, homologazioa eta ziurtapena; I+B soldadura- eta bateratze-teknologian; ingeniaritzak; eta sektoreko elkarteak, besteak beste.

Guztiek ere beren proposamenen berri emango diete soldaduraren profesionalei eta erosleei eta soldadura erabiltzen duten enpresetako erabakien arduradunei eta erosketen preskriptoreei. Bistari horiek lotura-teknologien erabilera intentsiboa duten sektoreetan aritzen dira, hala nola automobilgintza, burdinbideak, sektore aeroespaziala, ontzigintza, metalaren eraldaketa, galdaragintza, obra publikoko makineria, energia-ekoizpena, metalezko instalazio eta egituren eraikuntza, muntaketa industriala, azpikontratazio-enpresak, mantentze-lanak eta konponketak, ekipamendu-ondasunen ekoizpena, offshore plataformak edo prestakuntza-zentro espezializatuak.

Sektorearen laguntza

UNIREk interesa piztu du dagoeneko sektoreko zenbait eragileren artean, eta haien laguntza jaso du. Horien artean, nabarmentzekoa da CESOL Soldaduraren eta Bateratze Tekniken Espainiako Elkartearen babesa. Bazkide kolaboratzaile gisa atxiki zaio UNIREri, eta aholkularitza teknikoa eman du azokaren diseinuaren eta garapenaren inguruan.

Ekimen berri honek estatuko erreferente bihurtu nahi du eta, ekimena ikusgarriago egiteko, CESOLek erabaki du UNIREra ekartzea Soldadura Tekniken eta Bateratze Teknologien Jardunaldien XXIII. edizioa.

Azoka aurkezteko gaur goizean Ficoban eskaini den prentsaurrekoan Fernando Mañas Arteche CESOLeko zuzendari nagusiak esan duenez, «UNIRE azoka eta XXIII. Jardunaldi Teknikoak leku eta garai berean eginda, profesionalek beren denbora optimizatu ahalko dute, eta enpresek kostuak nabarmen aurreztuko dituzte. Esandako guztiagatik, soldaduraren eta bateratze-teknologien munduko ekitaldirik garrantzitsuena izango da 2022. urtean, hots, susperraldiaren urtean».

Era berean, esan duenez, «horrelako ekitaldiak beti dira beharrezkoak, baina are gehiago oraingo egoeran. Izan ere, harreman profesionalei berriz heldu behar zaie eta berritasun teknikoen berri eman behar da, denok irrikaz espero dugun susperraldi ekonomiko eta industriala lortzeko. UNIRE leku aproposa da sektorearen azken berritasunak ezagutzeko, eta berritasun horiek lagunduko diete enpresa txiki, ertain eta handiei beren prozesuak optimizatzen. Beharrezkoa da online ekitaldiak atzean uztea. Oso garrantzitsuak eta beharrezkoak izan dira gutxieneko harreman bat mantendu ahal izateko, baina oso motz geratzen dira horrelako ekitaldi handi batean lortzen den guztiarekin alderatuta».

Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan

Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Estatuko industria-kontzentrazio garrantzitsuenetako bat da. Industria-kultura sendoa duen eremu bat da, eta industria-sare bat du, non soldadura eta beste lotura-teknologia batzuk prozesu garrantzitsuak diren, puntako ikerketa eta teknologia zentroekin, sistemen eta teknologien arloan industria, ikerketa eta prestakuntza sustatzen lan egiten duten erakundeekin batera.

UNIRE azokak soldaduran eta lotura-teknologietan espezializatutako polo bihurtu nahi du, Espainiako iparraldeko eta Estatuko oso industrializatutako beste eremu batzuetako soldadura-zerbitzuak erabiltzen dituzten enpresak bilduko dituena.

Gainera, Ficobako mugaz gaindiko izaerak UNIRE azoka hornitzaileen eta Frantziako hego-mendebaldeko bezero potentzialen arteko topagunea izatea errazten du.