Nor gara
Irunen kokatuta dago Ficoba, Gipuzkoako Erakustazoka, Donostia-San Sebastián/Baiona eurohiriaren muin-muinean hain zuzen ere. Europar Batasuneko mugaz gaindiko lehen erakustazoka da, eta, bereziki, inguruko ETEei produktuak erakusteko eta merkataritza-harremanak sortzeko esparru ezin hobea eskaintzea du helburu.
Ficobaren xede nagusia Euskal Kostaldearen sustapen ekonomiko nahiz kulturalean laguntzea da. Hori lortzeko, honako jarduera hauek egiten ditu:
- Txingudiko Badian eta, zehazki, Gipuzkoako Erakustazokan egiten diren merkataritza arloko jardunaldiak (azokak, erakusketak, areto monografikoak, etab.) sustatu, antolatu edo zuzentzea.
- Azoken sektore merkadologikoarekin lotura duten ikastaroak, mintegiak, mahai-inguruak, hitzaldi-zikloak, kongresuak, sinposioak, solasaldiak eta azterketa- eta ikerketa-saioak antolatzea.
- Liburuxkak, monografiak eta informazio- eta dibulgazio-argitalpenak idaztea, editatzea, diruz laguntzea eta banatzea.
- Estatistika-inkestak sustatzea, diruz laguntzea edo egitea.
- Prentsan, irratian, telebistan eta abarretan informazio-kanpainak antolatzea.
- Lehiaketak, baimenak eta abar deitzea.
- Euskal Kostaldeko ekonomia eta kultura sustatzen laguntzen duen edozein zerbitzu sustatzea.
- Beste edozein jarduera, FICOBA FUNDAZIOARI bere helburuak ahalik eta ondoen betetzen laguntzen dion neurrian.