UNIRE 2025ek 2.100 parte-hartzaile baino gehiago lortu ditu eta nazioarteko parte-hartzearen igoera erregistratu du

  • Estatuko soldadura bienalaren bigarren edizioak osasun egoera ona erakutsi du, 2023ko edizioarekin alderatuta parte-hartzen duten enpresen %24ko igoerarekin

(Irun, 2025eko martxoaren 21a). UNIRE, soldadura eta materialen arteko lotura teknologiatan espezializatutako feriak, bigarren edizioa balantze positiboarekin itxi du. Martxoaren 18an eta 19an Ficoban ospatua, azokak 2.109 parte-hartzaile erakartzea lortu du.

Parte-hartzaileek feria oso positiboki baloratu dute, enpresa erakusle eta bisitari gehiago erakartzea, antolakuntza eta logistika, eskaintzaren dibertsitatea eta kalitatea, erakusketako standetan makina demostratzeko saioak, eta soldadurako txapelketa erakargarritasuna nabarmenduz.

Balorazio positibo horrek mahai-inguruei ere egin die ekarpena, Conference Arean izan direnak, eta horietan prozesuen optimizazioa, efizientzia eta jasangarritasunaren konbinazioa lortzeko gako modura; belaunaldi trukaketa erronka eta aukeratzat; teknologia berrien ikuskapen eta egiaztapen metodoen lagun gisa; digitalizazioaren bilakaera, automatizazioa, sensorizazioa, robotika eta adimen artifiziala protagonista nagusitzat hartuz; eta trantsizio energetikoak lotura teknologiatan duen eragina jorratu dira.

Sektoreka, kaldereriarena izan da gehien ordezkatu dena (18,91%), ondoren, automobilgintzako eta obra publikoetako makineria fabrikatzaileen sektorea etorri da, hurrenez hurren. Beste bisitari batzuk sektore desberdinetatik etorri dira, hala nola, instalazio eta egitura metalikoen eraikuntza, mantentze eta konponketa enpresak edo ekipamendu industrialaren fabrikatzaileak, besteak beste.

Erakusleen balorazioa

Erakusleen asebetetzeari dagokionez, %88k baieztatu dute UNIREren hirugarren edizioan parte hartzera itzultzeko prest egongo liratekeela. Gainera, datu horri gehitu behar zaio erakusle moduan parte hartzea ohitura duten enpresak direla. Izan ere, %78k adierazi dute azken bi urteetan feria profesionaletan parte hartu dutela.

UNIREk nazioarteko esparruan ere lekua hartu du, Alemaniatik, Frantziatik, Italiatik eta Portugaletik etorritako enpresak erakartzean, eta UNIREk soldaduraren eta lotura materialen sektoreko garrantzi handiko ekitaldi bihurtu da.

Soldadurako Txapelketaren arrakasta

Ferian erakargarriena izan denetariko bat Soldadurako Txapelketa izan da, UNIREn bere garrantzia sendotuz gainera, parte-hartzaileei Alemania, Essen-en ospatuko den Nazioarteko Soldadurako Lehiaketan parte hartzeko aukera eskaini diena.

Estatuko hainbat eskualdetatik etorritako 27 prestakuntza-zentrok parte hartu dute, eta ekitaldiak parte-hartzaileen profesionaltasuna nabarmentzen du, MAG, TIG eta elektrodizko soldadura proba desberdinetan lehiatuz. Bereziki erakargarria den ekitaldi bat, gazteen talentua erakartzea helburu duena, zentroetan integratu eta ondoren soldaduraren eta lotura teknologiaren arloan gero eta kualifikazio handiagoa eskatzen duten enpresetan lan egiteko.

UNIRE zer den

UNIRE soldadura eta multimaterialen arteko lotura teknologiatan espezializatutako feria profesionala da, Ficobak eta CESOLek (Soldaduraren eta Lotura Teknologien Espainiako Elkartea) lankidetzan antolatuta. Helburua sektoreko enpresa ekosistema bat bildu, negozioa sortzea sustatu, ezagutzak trukatu eta gazteen talentua bultzatzeko da. Feria Eusko Jaurlaritzaren SPRI eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak babesten dute.