Soldaduraren eta lotura-teknologien sektoreak babesa adierazi dio UNIREri, eta erakusketa-espazioaren % 100 erreserbatu da dagoeneko

(Irun, 2023ko otsailak 1). Egiteko hilabete bat falta denean, merkaturatzeko prozesua amaitu du UNIREk, soldaduraren eta lotura-teknologien azokak. Erakusmahaia jarriko duten enpresak 60tik gora dira, eta Ficobako 2. eta 3. pabilioien espazioa osorik okupatuko dute. Merkaturatze-datu horiek bikainak dira, eta oso ondo baloratu ditu UNIREren batzorde teknikoak. Izan ere, azoka hau ezinbesteko ekitaldi bat bihurtu […]